Lege oharra - Momentu

INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN ZERBITZUEI BURUZKO LEGEA:

MOMENTU IMPULSO EMPRESARIAL, S.COOP. da webgunearen arduraduna (aurrerantzean, ARDURADUNA), eta erabiltzaileen esku ipintzen du dokumentu hau, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Legeak (uztailaren 11ko 34/2002, 166 zenbakidun BOE) ezarritako eskakizunak betetzeko, baita webgunearen erabiltzaile guztiei jakinarazteko ere zein diren hura erabiltzeko baldintzak.

Webgune honetara sartzen den pertsona orok bere gain hartzen du erabiltzaile rola, eta konpromisoa hartzen du beteko eta zainduko dituela hemen zehaztutako xedapenak, baita aplikagarri izan litekeen bestelako edozer lege-xedapen ere.

MOMENTU IMPULSO EMPRESARIAL, S.COOP. sozietateak berea du webgunean agertu litekeen zernahi informazio aldatzeko eskubidea, eta ez du inolako obligaziorik aldaketa horien berri aldez aurretik emateko edota erabiltzaileei jakinarazteko. Hala, nahikoa litzateke MOMENTU IMPULSO EMPRESARIAL, S.COOP. elkartearen webgunean argitaratzea.

IDENTIFIKAZIO-DATUAK:

  • Izen komertziala: MOMENTU
  • Domeinuaren izena: WWW.MOMENTU.ES
  • Sozietatearen izena: MOMENTU IMPULSO EMPRESARIAL, S.COOP.
  • IFK: F 95913950
  • Helbidea: GORDONIZ 44, 1, 48002 BILBO
  • Telefonoa: 944070729
  • Emaila: info@momentu.es
  • MERKATARITZA-ERREGISTRO PUBLIKOAN izena emanda

JABETZA INDUSTRIALEKO ETA INTELEKTUALEKO ESKUBIDEAK:

Webgune hau eta bertako programazioa, edizioa, bilketa, funtzionatzeko behar dituen gainerako elementuak, diseinuak, logotipoak, testua eta/edo grafikoak (enuntziatzeko xedez, ez mugatzeko) ARDURADUNAren jabetza dira, edota, hala dagokionean, berariazko lizentzia edo baimena izango du egileen aldetik. Webguneko eduki guztiek jabetza industrialeko eta intelektualeko araudiaren babes egokia dute, eta bakoitzari dagokion erregistro publikoan izena emanda daude.

ARDURADUNAK aldez aurretik idatzizko baimena eman beharko du beti bertako edukiak erabat edo zatika erreproduzitzeko, erabiltzeko, ustiatzeko, banatzeko eta merkaturatzeko, edozer izanik ere horien xedea. Aldez aurretik baimendu gabeko erabilera oro egilearen jabetza industrialaren edo intelektualaren ez-betetze astun gisa hartuko da.

ARDURADUNARENAK ez diren diseinuak, logotipoak, testua eta/edo grafikoak, webgunean ager litezkeenak, zein bere jabearenak dira, eta haiek izango dira erantzule, haiekin lotuta gatazkaren bat sortuko balitz. ARDURADUNAK berariaz ematen du baimena hirugarrenak webguneko eduki jakinetara zuzenean birbideratzeko, eta kasu guztietan www.momentu.es webgune nagusira birbideratzeko.

ARDURADUNAK jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak aitortzen dizkie haien titularrei, eta aipatuko webguneak ez du izango eskubiderik edota erantzukizunik haiekin loturik, ezta babesik, babesletzarik edota gomendiorik ere haien inguruan.

Jabetza intelektualaren eta industrialaren ez-betetze posibleei edota webguneko edukiei buruzko edozer ohar egiteko, info@momentu.es helbide elektronikora idatz liteke.

ERANTZUKIZUNETATIK SALBUESTEA:

ARDURADUNA salbuetsita geratuko da webgunean argitaratutako edozer informaziok ekarritako erantzukizunetatik, betiere informazio hori kanpoko hirugarren batek manipulatua edo txertatua baldin bada.

Cookien erabilera:

Baliteke webgune honek cookie teknikoak erabiltzea (informazio-artxibo txikiak, zerbitzariak web orrira sartzen den erabiltzailearen ordenagailura helarazten dituenak), webgunea egokiro bistaratzeko eta erabilerarako ezinbestekotzat jotzen diren funtzio jakin batzuk gauzatzeko. Erabilitako cookieak, edonola ere, aldi baterako izango dira, eta haien xedea nabigazioa bizkorragoa izatea da. Desagertu egingo dira erabiltzailearen saioa amaitzean. Cookie horiek ez dute inola ere berez datu pertsonalik emango, eta ez dira baliatuko tankera horretako datuak biltzeko ere.

Cookieen bidez, era berean, posible da webgunearen zerbitzariak jakitea erabiltzailea zer nabigatzaile baliatzen ari den, nabigazioa errazteko asmoz betiere; hala, baliteke aldez aurretik erregistratutako erabiltzaileak errazago sartzea haiei erreserbatutako guneetan, zerbitzuetan, eskaintzetan edota lehiaketetan, bisitaldi bakoitzean erregistratu beharrik izan gabe. Era berean, bisitariak, trafiko-parametroak, bilakaera-kontrolak, sarreren kopuruak eta tankerakoak neurtzeko ere erabili daitezke; kasu horietan, teknikoki ez dira nahitaezkoak izango, baina bai onuragarriak erabiltzailearentzat. Webguneak ez du instalatuko nahitaezkoa ez den cookierik, aldez aurretik erabilitzaileari baimena eskatu gabe.

Erabiltzaileak aukera du nabigatzailea konfiguratzeko, cookieak hartzean alerta atera dakion eta ekipoan instalatu ez daitezen. Mesedez, kontsultatu nabigatzaileko argibideak informazio hau osatzeko.

Esteken politika:

Webgunetik, posible da hirugarrenen webguneetako edukietara birbideratzea. ARDURADUNAK ezin dezake beti kontrolatu hirugarrenek zer eduki argitaratzen dituzten haien webguneetan; horrenbestez, ez du inolako erantzukizunik hirugarrenen eduki horiekin lotuta. Nolanahi ere, berehala erretiratuko du Estatuko zein nazioarteko legeriaren kontrakoa izan litekeen edozer eduki, baita moralaren zein ordena publikoaren kontrako izan litekeena ere. Hala, webgune horretara joateko bidea ezabatuko du, eta berehala emango die delako edukiaren berri eskumena duten agintariei.

ARDURADUNA ez da izango biltegiratutako informazioaren eta edukien arduradun foroetan, txatetan, blog-sortzaileetan, iruzkinetan, gizarte-sareetan edota hirugarrenek edukiak ARDURADUNAREN webgunean modu independentean argitaratzeko aukera ematen duten bestelako bitartekoetan –enuntziatzeko izaerarekin, ez mugatzekoarekin–. Hala eta guztiz ere, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Legearen 11. eta 16. artikuluetan xedatutakoa betez, erabiltzaile, agintari eta segurtasun-indar guztien esku ipiniko da Estatuko zein nazioarteko legeria, hirugarrenen eskubideak edota morala zein ordena publikoa betetzen ez duen eduki oro, eta modu aktiboan esku hartuko da haiek erretiratzen, edota, hala badagokio, blokeatzen. Erabiltzaileak irizten badio badela webgunean edukiren bat sailkapen hori izan dezakeena, eskatuko genioke berehala jakinaraz diezaiola webgunearen administratzaileari.

Webgune hau berrikusita eta egiaztatuta dago, egokiro funtziona dezan. Hasiera batean, bermatu dezakegu egokiro funtzionatzen duela urteko 365 egunetan, eguneko 24 orduetan. Nolanahi ere den, ARDURADUNAK ez du baztertzen programazio-akatsak izateko aukera, edota halabeharrezko gertakariak, hondamendi naturalak, grebak edota webgunera sartzeko aukera galarazten duten bestelako inguruabarrak izatea.

IP helbideak:

Webguneko zerbitzariek automatikoki detektatu ahal izango dute erabiltzailek baliatutako IP helbidea eta domeinuaren izena. IP helbidea ordenagailu bati Internetera konektatzean automatikoki esleitutako zenbakia da. Informazio hori guztia zerbitzarian egokiro inskribatutako jarduera-fitxategi batean erregistratzen da, eta ondoren datuak prozesatzeko aukera ematen du neurketa estatistiko hutsak eskuratzeko, guztia ere orrialdeen inprimatze kopurua, web-zerbitzarietara egindako bisitak, bisiten ordena, sarbide-puntua eta gainerakoak ezagutu ahal izateko.

LEGE APLIGARRIA ETA JURISDIKZIOA:

Webgune honekin edota bertan egindako jarduerekin lotutako gatazka edo auzi guztiak ebazteko, Espainiako legeria aplikatuko da, eta haren mende geratuko dira espresuki aldeak; hala, BILBOtik gertuen dauden epaitegiek eta auzitegiek izango dute eskumena haien erabilerarekin lotutako edo sortutako gatazka guztiak konpontzeko.