Nola funtzionatzen du?

Sartu gure aplikazioan eta kudeatu zure FAKTURAK, bezeroak eta Gizarte Segurantzako alta.

1. BEZEROA

Lehenik eta behin, proformako faktura sortzeko (ondoren behin betiko faktura bilakatuko dena), faktura horri dagokion bezeroa sortu behar duzu; hau da, faktura hori ordainduko duen pertsona edo enpresa.

2. LANALDIA

Fakturazio-bezeroa sortu ondoren, egin behar duzun lanaldia sortu behar duzu, Gizarte Segurantzan alta emateko.

«Alta-data» eta «Baja-data» eremuak bete beharko dituzu, egin behar duzun lanari dagozkionak, hain justu. Era berean, adierazi behar duzu zer-nola kotizatu nahi duzun, oinarri minimoan edo oinarri maximoan.

3. PROFORMAKO FAKTURA

Bezeroa sortu ostean, proformako faktura sortu ahal izango duzu, zure aplikazioko PROFORMAKO FAKTURA erlaitzetik. Lehenik eta behin, aukeratu zure bezeroa eta, ondoren, proformako faktura zer jardunaldirekin lotuko duzun.

4. HISTORIA

Gurekin egin dituzun proforma eta faktura guztien egoera ikusi ahal izango duzu.
Era berean, Gizarte Segurantzan alta emandako aldi guztiak ikusi ahal izango dituzu, baita MOMENTUn lan egindakoak ere.

5. PROFILA

Zure datu pertsonalak eskuratu ahal izango dituzu.

KOMUNIKAZIOAK

Bazkidearen eta MOMENTUREN arteko komunikazioak APP bidez edo e-postaz egingo dira, ahal dela: info@momentu.es

GIZARTE SEGURANTZAKO ALTA ETA BAJEN eskaerak gutxienez alta baino egun bat lehenago jakinarazi beharko dira, eta bajaren dataren osteko bi egunetan. Komenigarriena zera da: jakinarazpen berean adieraztea alta eta baja datak.

FAKTURAK IGORTZEA

Bezeroaren datuak (Izen fiskala, IFZ, Helbide osoa, Harremanetarako pertsona, telefonoa eta e-posta) eta lanekoak jakinarazi behar dira (Azalpena, Datak, Zenbatekoak, ordaintzeko modua eta bestelakoak). Hala nahi baduzu, MOMENTUREN logoa kendu dezakegu eta zuk ematen diguzuna jarri. Fakturak e-postaz bidaliko zaizkizu.

LANEN LIKIDAZIOA

Kobratutako lanak MOMENTUREN kontuan ordaindutakoan likidatzen dira. Atxikipen kontratuan edo Baldintza Ekonomikoen atalean jasotako zenbatekoak kenduko dira.

ZERBITZU KONTRATUA

Egindako lanen kobrantza bermatzeko, MOMENTUK zera gomendatzen du: bezeroak idatziz jasotzea zein zerbitzu nahi dituen, prezioak eta ordaintzeko modua adieraziz, kontratu edo eskaera bat izateko. Eskaera zuzenean egitekotan, MOMENTURA birbidali behar da.

Bezeroarekin kontratu bat sinatu nahi izatekotan, MOMENTUN kontratu estandarrak ditugu.

AZPIKONTRATISTEN ZIURTAGIRIA

Bazkideak edo bezeroak eskatuta, MOMENTUK azpikontratisten ziurtagiri bat eska dezake Zerga Administrazioko Estatu Agentzian, bezeroaren alde, Zerga arloko Lege Nagusiaren 43.1 f) artikuluan jasotakoaren arabera.

Dónde estamos/ Non gaude

Síguenos en/ Jarraitu iezaguzu

Facebook Linkedin
DATE DE ALTA - Empieza a facturar

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar